Gehienez hiru orduz egon ahal izango dute herritarrek Azkoitiko igerilekuan

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdi egoera ezarri du, eta besteak beste, igerilekuetako erabilerari mugak ezarri dizkio. Azkoitiko Udalak azaldu duenez, kanpoko nahiz barruko igerilekuetan ezingo da edukieraren %60a gainditu, eta gainera, erabiltzaile bakoitzak egunean, gehienez, hiru ordu pasatu ahal izango ditu azpiegitura horietan.

Udalak azaldu duenez, Elkargunearen webgunean ikus daiteke kanpoko igerilekuan lekurik ba al dagoen: «Semaforo bat ageri da, eta bertara joan aurretik, denbora errealean jakin daiteke tokirik badagoen edo ez».