Sophie Istillartek bi denboraldietarako sinatu du Athleticekin

0

Sophie Istillart jokalariak (1996-04-23) eta Athleticek akordioa lortu dute erdilariak emakumezkoen lehen taldean jokatzeko hurrengo bi denboraldietarako, 2022.eko ekainaren 30era arte.

Istillart Baionakoa da eta 77 partida jokatu ditu Bordeleko taldearekin, hirugarren postuan geratuz Frantziako ligan (inoizko sailkapen onena) eta Kopako finalerdietan. Iparraldeko jokalaria behar bezala agurtu zen atzo Girondins-ekin jokatutako lagunartekoan. Hendaian hasi zen futbolean jokatzen eta, ondoren, Irungo Mariñon ikasi zuen, Blanquefort taldera pasa zen eta 2015ean emakumezkoen Girondins taldearen estreinaldian parte hartu zuen. Sophie eskuina da eta zelai erdian jokatzen du. Euskal selekzioarekin eta Frantziako selekzioarekin jokatu du beheko mailetan.

Athleticeko jokalari berria -klubaren historian Iparraldeko lehen jokalaria izango da emakumezkoen taldean- Angel Villacamparen aginduetara jarriko da asteazken honetan bertan, gaur goizean IMQ-n egindako mediku-azterketa gainditu eta Ibaiganen akordioa sinatu ostean.