Azkoitiko Udalak eta Zubiaurre Elkarguneak Teknologia berriekin kodeka ikastaroa antolatu dute LH3 eta DBH4 mailen arteko herritarrentzat, eta dagoeneko zabaldu dute ikastaroan izena emateko epea. Besteak beste, robotika, animazioa, 3D inprimaketa eta elektronika landuko dituzte saio horietan, eta bi maila izango dira; batetik, 2019-2020 ikasturtean tailer horietan trebatutakoak, eta bestetik, ikasle berriak. Guztira, 20 ordu izango ditu ikastaroak, eta izen-ematea irailaren 5era bitartean egongo da zabalik, Elkargunean bertan.