Txikia IV.ak hirugarren egin du Aizkolarien Urrezko Kopan

0

Julen Alberdi Txikia IV.a hirugarren sailkatu zen Donostiako Trinitate plazan jokatutako Aizkolarien Urrezko Kopan. 54 ontzako hamalau enbor ebaki behar izan zituzten lehian parte hartu zuten bost kirolariek, eta Iker Vicente izan zen lanak bukatzen azkarrena. Otsagabiarrak 30 minutu eta 57 segundotan gauzatu zituzten lanak, eta iaztik zuen txapela berretsi zuen.

Bigarren Mikel Larrañaga azpeitiarra sailkatu zen; izan ere, Vicentek hark baino minutu bat eta 47 segundo gehiago behar izan zituen (32:41) egin beharreko lanak amaitzeko. Hirugarren sailkatu zen Txikia IV.a azkoitiarra, 33 minutu eta 43 segundo behar izan baitzituen hamalau enborrak ebakitzeko. Eta haren ostean, laugarren Eneko Otaño (34:43) eta bosgarren Jon Rekondo (38:48) izan ziren. Lehen hiru sailkatuek oroigarri bana jaso zuten.