Basconia, Hirugarren Mailako 2. Azpitaldean

0

Espainiako Futbol Federazioak proposatuta, federazio autonomikoak Hirugarren Mailako klubekin bildu dira taldeak zatitzeko, lehiaketaren hasiera atzeratu egin delako eta kanpaina honetarako egutegia murriztu ahal izan delako. Basconia 2. Azpitaldean egongo da, Euskadiko Futbol Federazioak zehaztu duen bezala:

  • 1. Azpitaldea: Sestao River, Somorrostro, Gernika, Santutxu, Balmaseda, Reala, Beasain, Tolosa, Deustu, Urgatzi eta Aurrera Ondarroa.
  • 2. Azpitaldea: Gasteiz, Basconia, San Inazio, Pasaia, Sodupe, Santurtzi, Cultural de Durango, Urduliz, Lagun Onak, Ariznabarra eta Anaitasuna.