Bizkaibusek bere ohiko egutegia berrezarriko du

0

Irailaren 1etik aurrera Bizkaibusek ohiko ordutegi eta maiztasunak berrezartzen ditu, eta amaitutzat jotzen du udako egutegia, zenbait salbuespenekin.

A3247 BILBO – Aireportua lineak 30 ‘-ko gaur egungo maiztasuna mantenduko du lanegunetan eta 60’-koa jaiegunetan, eta A3932 GALDAKAO –  Metroa Bolueta lineak Boluetatik 01:55etan abiatzen den azken espedizioaren ezabaketarekin jarraituko du, osasun-larrialdiko egoera dela-eta Euskal Autonomia Erkidegoko garraio publiko osorako ezarritako ordutegiarekin bat etorriz.

Gainera, UPV/EHUko Bizkaibusen zerbitzua, data horretatik aurrera, lehen alarma-egoeraren aurretik zuen normaltasuna lehengoratzen hasiko da. Horrek esan nahi du Leioako Campusean zerbitzua eman ohi duten hiriarteko 23 garraio lineak erabat martxan egongo direla irailaren 7tik, astelehena,  aurrera puntako orduetako errefortzuak barne.

23 linea horietatik 10, hala ere, dagoeneko funtzionatzen ari dira edo asteartetik, hilak 1, aurrera ordutegi murriztuarekin funtzionatuko dute administrazioko langileen beharrei erantzuteko edo presentzialtasuna eskatzen duten izapideei aurre egin ahal izateko

Ordutegi eta maiztasun berriak www.bizkaia.eus/bizkaibus  webgunean daude eskuragarri. Edozein zalantza argitzeko kontsultatu 946 125 555 doako informazio-telefonoa edo Bizkaibuseko Facebook eta Twitter profil ofizialak.

«Egungo egoerak zuhurtzia osoz jokatzea gomendatzen du», adierazi du Miguel Angel Gomez Viarrek, Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko diputatuak. «Hori dela eta, datorren asteartetik oro har lantoki eta ikasketa-tokietara itzultzeko beharra dagoela aurreikusiz, Bizkaibusek operatibo osoa eskainiko du segurtasunik handiena bermatzeko, azken hilabeteetan gomendatutako ordutegi- edo zerbitzu-murrizketarik gabe». «Horrela, garraio publikoaren zerbitzua ahalik eta baldintza onenetan ematea bermatzen dugu».