Berriz ekin die Barakaldok kultur ikastaro eta tailerrei neurri ezarri berriekin

0

Heldu da iraila, eta harekin batera, Barakaldoko hurbileko ekipamenduen kultur ikasturte berria.  2020 hau ez da ikasturte arrunt bat, eta horregatik, Covid-19ak eragindako pandemiaren karietara ezarritako nobedadeak dakartza aurtengo urteak. Horrela, bada, ikasturte osoko ikastaroen alde egingo du hein handi batean Udalak, «txandaketarik egon ez dadin, eta birusarekiko segurtasuna indartzeko», adierazi du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko Nerea Cantero zinegotziak.

Hori horrela, programazioak 107 kultur tailer izango ditu, iaz baino 29 gutxiago. Dantzaren nahiz mugimendu aerobikoaren gisako diziplinak (funkya, koreografia, areto dantzak…) baztertzera behartu gaitu pandemiak.   Ikastaro gehienak, 89 guztira, urtekoak izango dira. Hala ere, hiruhileko 24 ikastaro emango dira, hala nola, makramea, lurzoru pelbikoa, bitxien diseinua, zeramika, argazki-liburua eta abar. Horrelakoetan, urrian hasiko da ikastaroa, eta abenduan amaituko, baina ikasten jarraitu nahi dutenek urtarrilean ekin ahal izango diote berriro ikastaroari.

Ikasturte honetarako programatutako 107 ikastaroetatik 97, helduentzat dira; hiru, adinekoentzat; bat, familia osoarentzat eta 6, haurrentzat. Burtzeña, Zuhatzu eta Retuerto kultur etxeen eta Gurutzeta eta Clara Campoamor zentro zibikoen artean banatuko dira tailerrak.