Bilbao Kirolak-en 11 udal kiroldegiak irekita daude gaurtik aurrera

0
Polideportivo Municipal Piscinas Paco Yoldi. Piscina cubierta (50X21) Piscina cubierta (25X12) Piscina descubierta de chapoteo (4X4) 3 salas para usos multiples (120m2) 1 gimnasio de musculación (180m2) 1 gimnasio cardiovascular (180m2) Pista polideportiva 50X30 (3 módulos) Frontón corto 36X18 (posibilidad fútbol sala) Frontón largo 55X18 Donostia, 13 de enero de 2010 © Karlos Corbella -argazkilaria-

Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak-en bitartez, irailaren 1ean eman dio amaiera udal kiroldegi guztiak ostera ere irekitzeko planari, egun horretan hasi baitira zerbitzu ematen Atxuri, Abusu, La Casilla, Deustu eta San Mameseko instalazioak.

Hala, bat egingo dute Artxanda, Zorrotza, Errekalde, Txurdinaga, San Inazio eta Miribillako kiroldegiekin, udaz geroztik daude-eta irekita haiek. Bilbao Kirolak-en 11 udal kiroldegiak irekita egongo dira irailaren 1etik aurrera (martitzena).

Oraingoz, Bilbao Kirolak-eko abonatuek bakarrik erabili ahal izango dituzte kiroldegiak, salbu eta joko-zelaiak, haietara abonatuak ez direnak ere sartu ahal izango baitira, sarrerarekin edo bonuarekin.

Gehienez sartu ahal izango den jende kopurua, oraindik ere, % 50 izango da, eta % 60, igerileku estalien kasuan; azken horietara sartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik erreserba egitea. Tenis eta padel zelaietan eta pilotalekuan, gehienez ere 4 pertsona izango dira zelai bakoitzeko, eta squash zelaian, 2 pertsona izango da gehienezko muga.

Udako sasoia irailaren 13an amaituko da, kanpoko igerilekuak eta solarium guneak itxita. Egun horretatik aurrera, instalazioen ordutegia, astelehenetik barikura, 7:15etik 22:00etara izango da, salbu eta Artxandan, han 08:00etan irekiko baitute, eta La Casillan, berriz, 09:00etan. Zapatuetan, Kiroldegiak 09:00etatik 21:00etara irekiko dira, eta domeketan, 09:00etatik 15:00etara.