Bilboko Udalak kultur proposamen berriak dakartza auzoetara

0
PRUEBA

#BilbaoUda2020 programazioaren eskutik, badatoz hitzordu berriak. Bilboko Udalak bertako kultur eragileen laguntzarekin, berriro ere beteko du uria antzerkiz, musika emanaldiz, bertso saioz, literatur topaketaz eta zinemaz, udako garai honetako azken egunez gozatzeko.

Proposamenok #Bilbao Aurrera Udal Planaren barruan datoz. Planaren helburu nagusia da, hain zuzen ere, COVID-19aren ondorioak arintzea, egoerak gehien kaltetu dituen lanbide-sektoreetan.

PROGRAMAZIOA, ZER-NON-NOIZ

Astelehena, abuztuaren 31

1. BARRUTIA – DEUSTU
19:30ean, 19:30ean, Malas Compañías Zirko Taldea ‘Prozak’ ikuskizunarekin. izango da Deustuko Botikazar parkean. Familia ez oso ohiko batek egoera aldrebesen unibertso batera sarraraziko ditu ikusleak: aldrebesak bai, baina haien alderik gizatiarrena ukitzen dutenak. Depresioaren kontrako sendagai osasungarri eta eraginkor bat eskaintzen dute: barrea eta emozioa.

3. BARRUTIA – OTXARKOAGA-TXURDINAGA
Astea hasteko, Trakamatraka taldeak Txurdinagako Europa Parkera ekarriko du bere musika, 12: 00etan, Matraka ma non tropo” ikuskizunarekin. Ikuskizun horrekin, konpainiak kontzientzia eragin nahi du, jendea konturatu dadin birziklatzea mundu hobe baterako bidea dela. Sarrera librea izango da, lekua bete arte.

Martitzena, irailaren 1a

2. BARRUTIA – URIBARRI
Arratsaldean, Hutsun + Ortzi taldea izango da Matikoko Uzturre plazan 19:30ean, Urbasa ikuskizunarekin. Hurbiltzen direnek aukera izango dute ikuskizunaz dohainik gozatzeko, lekuak bete arte.

6. BARRUTIA – ABANDO
12:00etan, Hutsun + Ortzi taldeak Urbasa aurkeztuko du Casilda Iturrizar parkeko pergolan. Urbasak bi pertsonaien istorioa kontatzen du, orekan eta harmonian bizi direnak inguruko basoarekin eta natura joriarekin. Bat-batean, egoera orekatu hori endredatu egiten du gizabanako batek, industrializazioak eta egungo zibilizazioak eta horrek dakarren guztiak kaltetuta baitago, eta horrek bi aldeen arteko gatazka sortzen du. Sarrera librea, aretoa bete arte.

Eguaztena, irailaren 2a

1. BARRUTIA – DEUSTU
19:00etan izango da #BilbaoUda2020ri amaiera emango dion ekitaldia: bertsolaritza-saioa. Oraingo honetan Deustuko Done Petri plazan izango da. Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Maddalen Arzallus eta Onintza Enbeita izango ditugu ‘Ez da kasualitatea’ bertso-saio musikatua aurkeztuko dutenak. Lau bertsolariekin batera, musikari bi arituko dira (biolina eta gitarra). ‘Ez da kasualitatea’ saioko lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumeak dira. Hortik dator izenburua; izan ere, gehienetan gizonezkoen saioak izaten dira eta, oraingoan, denak emakumeak izatea ez da kasualitatea. Programa honetan, umorea, jolasa, gogoeta, emakumeen arteko konplizitatea, musika eta bertsoa nahasten dira.

4. BARRUTIA –SANTUTXU
Hortzmuga taldea familia osoaren zain izango da 19:30ean, Karmelo plazan, ‘Jule’ ikuskizuna aurkezteko. Bertan, ametsez gozatzera gonbidatzen gaituzte, horiek ezinezkoak direla iruditu arren. Sartzea librea izango da, lekua bete arte.

7. BARRUTIA – ERREKALDE
12:00etan, Iralako Kirikiño plazan, Eidabe konpainia etxeko txikienen zain egongo da izeba Margaritaren urtebetetzea ospatzeko. Gora kasete! ikuskizunarekin, izeba martxosoenari aproposa den opari bat egingo diote: bere bizitzako abestiekin grabatutako zinta bat. Sarrera librea izango da, lekua bete arte.

Eguena, irailak 3

5. BARRUTIA – IBAIONDO
19:30ean, The Funes Troup konpainia Arriaga antzokiko plazara iritsiko da “Aukerak” zirku ikuskizunarekin; horren bidez, gonbidatzen gaituzte gogoeta egitera, bereiztearren gure aukeretan zeintzuk diren gure baitakoak eta noraino eragiten diguten eguneroko bizimoduan. Sarrera libreko ikuskizuna da eta 19:30ean hasiko da.

8. BARRUTIA – BASURTU
12:00etan, Sabino Aranan, 50. zenbakian, Basurtun, Trakamatrakak “Matraka ma non tropo” ikuskizuna eskainiko die familia osoko kideei. Trakamatrakak musika modu atseginean hurbilduko digu, eta erakutsiko digu birziklatzea mundu hobe batera joateko bidea dela. Proiektu honetan, gure gizarteak zabortzat hartzen dituen gauzak eraldatu eta musika-tresna zoragarriak sortzen dituzte.