Bilboko Udalak kultura, berdintasun, osasun zein aisia eta kirol arloetako 324 tailer planifikatu ditu

0

4.600 bilbotarrek aukera izango dute Udalak 2020/2021 ikasturterako antolatutako 324 ikastaroetako batekin gozatzeko; ikastarook kulturaren, berdintasunaren, osasunaren, aisialdiaren nahiz kirolaren inguran izango dira.

324 ikastaro izango dira, 56 modalitatetakoak:

35 modalitate kulturaren arloan: hainbat teknika irakatsiko dira, hala nola zeramika, barneen diseinu eta dekorazioa, patchwork-a, akuarela, eskultura, bideo edizioa, argazkigintza digitala eta beste.

Ikastaro honetarako, 5 kultur tailer berri sortu dira, hiru modalitatetan: arte aplikatuetako sorkuntza, sormenezko joskintza eta margolaritza euskaraz; euskara maila ertaina duen jendearentzat ere balioko du, euskara lantzeko.

12 modalitate aisialdiaren eta kirolen arloan: Interesdunek aukera zabala izango dute jarduera osasungarrietan: aerobic-a, mantentze-gimnastika, lasaiketa, zumba, luzatze ariketak, yoga edo dantza tropikalak, besteak beste.

Badira dantzan hobetzeko eskolak, yogakoak eta Tai-Chikoak ere; horietarako, baina, nahitaezkoa izango da lehendik ezagutzak izatea.

8 modalitate berdintasunaren arloan: Ikastaro hauek emakumeentzat baino ez dira, eta xedea dute emakumeen formazioa, parte hartze soziala eta boteretzea are eta gehiago handitzea, Bilboko emakume eta gizonen aukera berdintasunaren bidean beste urrats bat eginez aurrera.

Modalitateak, bestalde, honako hauek dira: internet eta sare sozialak; informatikako hasi-masiak; nork bere barnea ezagutzea; emakume artistak, ikuspegi feminista dutenak; mundu zabaleko idazleak, ikuspegi feminista dutenak; autodefentsa feminista.

Pertsona adinduentzako osasunaren inguruko ikastaro bat: Ikastaro hau da Uriko pertsona adinduentzat da, bizimodu aktibo bat egiten eta sedentarismoa saihesten ikasteko; gainera, bizimodu osasungarrirako ohiturak sustatu nahi ditu, bizi kalitatea hobetuz, eta gorputzari on eragiteko moduak bilatu, mugimenduen segurtasuna lantzearen bidez, esaterako; edo onura psikologikoak ere bai, talde-lanaren bidez komunikazioa erraztuz, eta, orobat, onura sozialak. Osasunari buruzko ikastaro batean parte hartu nahi duten interesdunek irailaren 2tik hasita eman ahal izango dute izena (martitzena), eta irailaren 14ra arte izango dute epea (astelehena).

Gainerako ikastaroetarako, izena aldez aurretik emateko epea irailaren 8an hasiko damartitzenarekin, eta irailaren 18an amaituko, barikuarekin. Irailaren 24an, ostegunarekin, lekuak esleitzeko zozketa izango da, eta matrikula irailaren 30etik urriaren 14ra arte egin ahalko da.

Ikastaroetarako izapideak Udalaren web orriaren bitartez egin ahalko dirahemen: www.bilbao.eus. Interesdunek, argibide gehiago behar izanez gero, 94 4010 010 edo 010 telefonoetara deitu ahal dute, edo Ikastaroen eta Tailerren 2020-2021 Gidan begiratu.

Betiko moduan, ikastaro eta tailer hauek Bilboko 8 barrutietako udaltegietan egingo dira, eta Urian erroldatuta egon beharra dago, eta adin nagusikoa izan, parte hartu nahi izanez gero. Pertsona bakoitzak, gehienez ere, bi udaltegitarako eta bi tailerretarako eman dezake aldez aurretik izena, kulturaren arlokoak eta aisialdiaren eta kirolaren arlokoak badira, eta, aldiz, bakarrerako, berdintasunaren arlokoak badira.

Asmoa da urriaren amaieran edo azaroaren hasieran hastea ikastaroak, kasuan zer dagokion. Segurtasun sanitarioko neurri guztiak beteko dira, unean-unean nahitaezkoak direnak, hala nola parte hartzaileen kopuruaren muga. Beharrezkoa izanez gero, eskainitako ikastaro eta plaza guztiak, bai eta horien hasiera-datak ere, aldatu edota ezeztatu ahal izango dira osasun egoeraren arabera.