Abuztuaren 31aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:
Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 114
Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 17
Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.646
Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 95
Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 88
Gaur egun, 8 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Truiuondo-Zamudio (11), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (27), Elorduy-Barrika (30), Ballesol-Bilbao (7), IFAS Elorrio (21), Albiz Santiago Llanos-Sestao (11), DomusVI Miraflores-Bilbao (5), Fundación Miranda (1) eta Avellaneda-Sopuerta (1).
Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 88 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 63 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 25 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.
Halaber, azken orduetan hiru pertsona hil dira Covid-19rekin.