Donostiako Udalak beste pauso bat eman du Infernuko hiri-antolaketarako

0

Tokiko Gobernu Batzordeak behin-behineko onarpena eman dio Infernuko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketari. Aldaketa horren arrazoia eremu osoaren hiri-birsorkuntza eta -birkualifikazioa behar dela da. Honela, haren ondare eraikiaren eta urbanizatuaren ordezkapen osoaren bidez (egungo hornitegia eta kotzesionarioa izan ezik), proiektatutako jarduketa berriak aurreikusi dira, egungo hiri-ingurunearen errealitatera egokituak.

Ibaeta auzoaren hegoaldeko muturrean, A-8 autobidearen eta N-1 errepidearen bide-loturen sistemaren inguruan, dagoen hirigintza-eremu horretarako argi eta garbi berezitako bi eremu proposatzen dira:

  • Erabilera tertziarioko zona bat, Zuatzura eramaten duen Zubiberriko bidearekin lotuta, esparruaren hego-ekialdeko muturrean eta 2010eko HAPOk planteatzen duen biribilgune berritik sarrera zuzena izango duena
  • Bizitegi-zona bat, erabilera tertziarioko gune berriaren eta egun dagoen kontsezionarioaren artean kokatutako lurretan. Bizitegi eremu honetan 540 etxebizitza aurreikusten dira, 270 babes publikokoak eta 270 etxebizitza libre.

Gainera, dokumentuak jasotzen du gaur egun Tolosa hiribideko 188. zenbakian dagoen gasolindegiari eta guneko kontzesiodunei dagokien lur-zatiaren finkapena.

Bestalde, HAPOren aldaketa horrek Añorgako ubidea leheneratzea eta balioztatzea aurreikusten du, baita errekari lagunduko dion parke lineal bat sortzea ere.