Euskaldunan ikusi behar zen “Concierto en Ja Mayor” ikuskizunak emanaldi egunak aldatu ditu

0

Gurutze Beitia, Gorka Aginagalde eta Iñaki Maruri protagonista dituen “Concierto en JA mayor” ikuskizunak, irailaren 11, 12 eta 13ra atzeratu ditu asteburu honetan (abuztuak 28, 29 eta 30) Euskaldunan aurreikusita zituen emanaldiak.

Gurutze Beitia protagonista ingresatu egin dute, behar bezala eboluzionatzen ari den koliko nefritiko baten ondorioz. Enpresa sustatzaileak benetan sentitzen ditu sortutako eragozpenak.

Eskuratutako sarrerek, data berriari dagokion asteko egunerako balioko dute. Horrela, abuztuaren 28rako erositako sarrerek irailaren 11rako balioko dute, abuztuaren 29rakoek irailaren 12rako, eta abuztuaren 30ekoek irailaren 13rako.

Hala ere, erosleren batek sarreren dirua itzultzea eskatu gura badu, gaurtik aurrera egin ahal izango du, erosteko erabili zuen kanal berbera erabiliz. (Oharra: Euskalduna Jauregiko txarteldegien ordutegia hau da: astearteetan 12:00etatik 14:00etara; asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara, eta ikuskizuna dagoen egunetan 18:00etatik ikuskizuna hasi arte. Online erosketa egin den kasuetan, itzulketa info@euskalduna.eus helbidearen bitartez egingo da, erosketaren lokalizatzailea eta eskuratutako sarreren kopia erantsita).