Fenimismoari egindako ekarpenagatik 12 emakume gogoratuko dira Egiako pasabidean

0

Gaurtik aurrera, eta irailaren 13ra bitartean, Egiako pasabideko hormek mundu osoan ezagunak diren hamabi emakume gogoratuko dira, euren ibilbidearengatik eta feminismoari egindako ekarpenagatik.

«Stencil» bidez egindako erretratu sorta bat da, plantilen bidezko teknika bat, eta horien gainean aerosol bidezko pintura aplikatzen da, formak edo irudiak sortuz, kasu honetan bezala.

«Stenzil laborategian Kontadoresen parte hartzen duten gazteek egindako lana da, eta borroka feministarako 12 emakume ikonikotan oinarritu dute proiektua», adierazi du Duñike Agirrezabalaga Emakume eta Berdintasun zinegotziak.

Plantilak martxoaren 8an jarri ziren, baina akats administratibo baten ondorioz, hiriko garbiketa-zerbitzuek kendu egin zituzten. Orain erakusketak beharrezko baimenak ditu.

Agirrezabalagak adierazi duenez, «Kontadoreseko gazteek gogoratu nahi izan dituzten emakumeen artean, guatemalarra eta Bakearen Nobel Saria, Rigoberta Menchú, pakistandarra eta Bakearen Nobel Saria, Malala Yousafzai, Wangari Maathai kenyarra, Bakearen Nobel Saria bera ere, Christina Koch astronauta amerikarra eta panderoko interpretea Maurizia Aldeiturriaga euskalduna daude. Egiako pasabidean egongo diren hamabiak, kausa feministari egindako ekarpenengatik nabarmendu dira «.