Urkullu Gobernu Kontseiluaren XI. Legealdiko azken bileraren buru izan da

0
Fuente: Irekia
Gobernu Kontseiluak, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru dela, XI. Legealdiko azken bilera egin du.
Bilera Lehendakaritzan egin da eta bertan izan dira: Josu Erkoreka (Gobernantza Publiko eta Autogobernua; eta Bozeramailea), Arantxa Tapia (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak), Beatriz Artolazabal (Enplegua eta Gizarte Politikak), Iñaki Arriola (Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza), Pedro Azpiazu (Ogasuna eta Ekonomia), Cristina Uriarte (Hezkuntza), Nekane Murga (Osasuna), Sonia Pérez (Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa), Bingen Zupiria (Kultura eta Hizkuntza Politika), Estefanía Beltrán de Heredia (Segurtasuna), eta Mª Jesús San José (Lana eta Justizia).