Abuztuko oporraldia eta gero, KZgune gehienak zabalik dira berriz ere. Hala ere, eta egoerak bultzatuta, nahitaezkoa da edozein zerbitzu erabili ahal izateko, aldez aurretik hitzordua eskatzea. Informazio osoa KZgunearen webgunean dago.
Azkoitiko KZgunea arratsaldez irekiko dute bakarrik, 16:00etatik 20:00etara, eta beste gune guztietan bezala aurretik hitzordua hartzea beharrezkoa izango da zerbitzuez gozatzeko. Horretarako, 943-02 36 19 telefono zenbakira deitu beharko da.