Bizkaiko Foru Aldundiak egiturazko laguntzak jarri ditu abian kulturaren sektoreko enpresentzat eta autonomoentzat

0
PRUEBA

Bizkaiko Foru Aldundiak ezohiko neurriak hartu ditu COVID-19aren ondorioz arte eszenikoen sektorea bizitzen ari den krisiaren aurrean. Besteak beste, Foru Erakundeak foru dekretu berri bat jarri du martxan, ESKENA GARATU izenekoa, egitura gastuei laguntzeko, zehatzago esanda langile, autonomo eta kultur enpresen gastuei.

Lorea Bilbaok, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak azaldu duenez, COVID-19aren krisiak kultur sektorean eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak honako neurri hauek hartu ditu: kultur proiektuak garatzeko ordainketak arintzea eta laguntzak emateko baldintzak malgutzea; horren ondorioz, uztailerako ordainduta egon dira kultur proiektuetarako dirulaguntza guztiak. Bilbaok gaineratu duenez, Aldi berean, ESKENA GARATU deritzon dekretu berria sortu dugu. Deialdi honen bidez Bizkaiko arte eszenikoen, musikaren eta dantzaren sektoreko enpresa eta langile autonomoen egiturazko gastuak partzialki diruz laguntzen dira; horrela, jarduerari eta enpleguari eusten lagundu nahi dugu.

Dirulaguntzetarako eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan aurkeztu beharko dira, https://www.ebizkaia.eus/es/inicio, 2020ko irailaren 10etik 2020ko irailaren 24ko 13:30ak arte.