Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiko ikastaroak

0

Aritzbatalde Kiroldegiko 2020-2021 ikastaroak irailaren 28an, astelehena, hasiko dira, momentuz, helduei eta gazteei (12-16 urte) zuzendutako eskaintzarekin. Abuztuan zehar, martxoan (COVID19-a medio larrialdi egoera hasi aurretik) ikastaroetan parte hartzen zuten pertsonek aukera izan dute 2020-2021 ikastaroetan izena emateko. Orain, irailaren 1etik 8ra bitartean, udako eskaintzan parte hartu duten erabiltzaileentzat zabaldu da plaza libreetan izen emateko aukera. Plaza hauek zozketa bidez esleituko dira eta, plaza librerik geratuz gero, gainerako herritarrei izena emateko aukera zabalduko zaie, irailaren 10etik 19ra bitartean.

Leire Arana (EAJ-PNV) Kirol zinegotziak adierazi duenez, “adinekoen doako soinketa eta uretako eskaintza posible baten lanketan ari gara. Bideragarria ikusiko balitz, honen berri emango dugu datozen egunetan”.

Ikastaro guztiak, COVID19 egoera hasi zenetik, bigarren solairuan eskainiko dira, eta sarbidea bigarren solairuko larrialdi eskaileretatik egingo da, udako ikastaroetan egin izan den bezala.