Lanbide bizitzeko gutxieneko Diru-sarrera kudeatzeko gaitzen duen kudeaketa-agindua sinatu da

0

Euskadiko eta Espainiako gobernuek adostu dute, dagoeneko, sinadura bidez, bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazio berriaren kudeaketa Euskadin Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez egiteko agindua arautzen duen hitzarmena prestatzea. Dokumentua lehendabizi Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak sinatu du, Lanbideko Administrazio Kontseiluaren presidente den aldetik, eta, ondoren, María Carmen Armesto González-Rosón Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko zuzendari nagusiak ere sinatu du. Akordio horren bidez Lanbide gaitzen da gure autonomia-erkidegoan bizitzeko gutxieneko diru-sarrera kudeatzeko, harik eta prestazio berri hori transferentzia bidez behin betiko eskualdatu arte.

Irailaren 1etik, Lanbidek bere gain hartzen du gaurtik aurrera jaso diren bizitzeko gutxieneko diru-sarrerako espedienteak izapidetzeko ardura. Zehazki, Gizarte Segurantzaren bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren kotizazio gabeko prestazioa aitortzeko eta mantentzeko administrazio-prozeduren informazioaren, hasieraren eta izapidetzearen kudeaketa. Bestalde, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari dagokio prestaziorako eskubidea aitortzeko ebazpenak ematea, bai eta kontrolari, administrazio-egintzen berrikuspenari, prestazio desegokiak itzultzeko betebeharra adierazteari eta zehapen-ahala baliatzeari buruzko jarduerak egitea ere.