111 urte bete ditu Realak

0

111 urte bete ditu gaur Realak. 1909ko irailaren 7an sortu zen gaur egun batzen gaituena, eta horrek zoriontsu eta, batzuetan, triste sentiarazten gaitu, baina beti harro. Mende bat baino gehiagoko emozioak eta sentimenduak txuri-urdinez tindatuta.

Reala guztion laguntzari esker iritsi da adin horretara. Jokalariak, teknikariak, zuzendariak eta, batez ere, zaleak. Denok lagundu dugu gure klubaren handitasunean. Historia egunez egun idazten da, urratsez urrats, eta berdegunean, albiste honen irudia apaintzen duten 111 futbolari dira gehien jantzi duten jokalariak. Berdearen gainean eraman dute, baina guk denok jantzi dugu harmailetan, kaleetan, bidaietan, eta, batez ere, sutan eramaten dugu gure bihotzetan. Izan ere, gu guztiok gabe, ez legoke 111 urteko historiarik, ez legoke titulurik, ez legoke pasiorik, ez legoke sentimendurik. Ez legoke Realik. Gure kluba guztion batura da, sentimendu esplikaezin bategatik dugun maitasunarena, hitz egiten jakin baino lehen ere ikasi genuen horrena, gurtzen dugun kamiseta hori beti jantzi nahi izatea eragiten zigun horrena.

Gaur, inoiz baino gehiago, elkar besarkatu ezinik, gure taldea ikusteko elkartu ezinik, orduan dakigu gehien zenbat maite dugun gure taldea, Reale Arenako gure eserlekutik, etxeko sofatik, LaLiga eta Europako zelaietara egiten ditugun bidaietan animatu nahi dugun talea. Laster iritsiko da berriro fisikoki elkartzeko unea, berriro ere bat izateko unea. Laster. Bitartean, jarrai dezagun orain arte bezala maitatzen. Zorionak, Real.