Barakaldoko alkatea M&C enpresari Universal Robots konpainiaren Integratzaile Ofizialaren Ziurtagiria emateko ekitaldian

0

Amaia del Campo Barakaldoko alkatea, David Solla Garapen Ekonomikoko zinegotziarekin batera, M&C Aplicaciones Barakaldoko enpresari Universal Robots konpainiaren Integratzaile Ofizialaren Ziurtagiria emateko ekitaldian izan da gaur goizean. Alkatearen presentzia, gainera, udalerriko enpresa-sarea bisitatzeko erronda da, haren proiektuak eta igurikimenak bertatik bertara ezagutzeko eta haren garapena bultzatzeko balizko laguntza-ekintzak identifikatzeko.

«Barakaldon balio erantsi handiko enpresa-proiektuak dauzkagula erakusten du ekitaldi honek, nazioartean bikaintasuna lortzeko gai direnak.», adierazi du Amaia del Campok. «Barakaldo tinko ari da lanean RIS 3 euskal enpresa-lehiakortasunaren estrategiarekin bat datorren enpresa-sarea izateko eta berrikuntzaren eta fabrikazio aurreratuaren alde egiteko. M&C Aplicaciones bezalako proiektuei esker, gure udalerrian lehen mailako berrikuntza-gune bat finkatzeko oinarriak jartzen ari gara, gero eta enpresa teknologiko gehiago baitaude hemen finkatuta.».

M&C Aplicaciones egindako bisitaren anfitrioiak Jabier Patiño Sales Managerra eta Jesús Valcárcel Zuzendari Kudeatzailea izan dira, eta eskerrak eman dizkiote alkateari Universal Robots konpainiaren Ziurtagiria emateko ekitaldian parte hartzeagatik. «Homologazio hori duen Bizkaiko enpresa bakarra gara, eta horrek etorkizuneko erronkei ikuspegi onenarekin aurre egiteko posizio egokian jartzen gaitu.», esan du Valcárcelek. Ziurtagiria María Santistebanek entregatu du, Universal Robots konpainiaren Espainiako Iparralde Guneko merkataritza arduradunak..

M&C Aplicaciones enpresa bere bezeroentzako balio erantsi handiko zerbitzuetan espezializatuta dago, 4.0 industriaren esparruan, eta ezagutzatik, konpromisotik eta hurbiltasunetik abiatuta aurrerapen teknologikorako eta eraldaketarako aukerak garatzea barne hartzen du. Azken helburua bezeroen lehiakortasuna handitzea da.

Barakaldoko alkatearen bisita-sortari jarraipena ematen dion enpresaren negozio-eredua funtsezko zortzi sektoretan oinarrituta dago, jarduera-eremu bakoitzeko eskakizun espezifikoetarako irtenbide sektorialekin. Funtsezko sektoreak industria, upeltegiak, energia berriztagarriak, azpiegiturak, kimika eta farmazia, eraginkortasun energetikoa, uren tratamendua eta elikadura dira.

Hemendik aurrera, M&C Aplicaciones enpresak -GSI 4.0 taldeko kide da, duela 15 urte baino gehiagotik merkatuan aritua- bere zerbitzu-eskaintzari gehitu dio Danimarkako Universal Robots konpainiaren integratzaile ofizialaren ziurtagiria duen Bizkaiko enpresa bakarra dela.

Aitorpen horrek sendotu egiten du enpresa barakaldarrak lankidetza-robotikako eta produkzio-hobekuntzako irtenbideetan duen lekua, biki digitalaren bidezko ikuspen artifiziala eta simulazio aurreratua barne hartzen dituzten teknologia aurreratuak erabiliz eta ezarriz. Alde horretatik, elkarlaneko robotak diseinatuta daude fabrikazio-prozesuaren beraren barruan pertsonekin elkarreragiteko. Oro har, beso robotikoak dira, langileei industria inguruneetan lan errepikakorrak egiten laguntzeko sortuak, hainbat industria eta ekoizpen sektoretan ¿Sukaldaritzan, osasun-sektorean eta abarretan¿ oso teknologia moldakorra dutenak.