Barakaldoko ikasketa gelen sarea berriro jarri da martxan

0

Gaur hasi dira jardunean Barakaldoko ikasketa gelak. Amaia del Campok sustatutako ekipamenduak itxita egon dira joan den martxoaren 14an alarma egoera ezarri zenetik. Pandemiaren bilakaera aztertu, eta osasun-arduradunek emandako jarraibide eta gomendioei jarraikiz, Nere Cantero zuzendari duen Hezkuntza Arlo barakaldarrak erabiltzaileen segurtasuna bermatuko duten neurri berriekin zabaldu ditu ateak.

Bost ikasketa gela dauzka Barakaldok; bi, liburutegi nagusian, eta hiru, Meatzen Eskola ohian. Guztiek daukate wi-fi zerbitzua. Astelehenetik aurrera erabili ahal izango badira ere, erdira egongo da murriztuta edukiera. Alegia, Liburutegi Nagusiko bi areto banatan dauden 107 tokien ordez 53 baino ez dira erabiliko, bakoitzean; eta Meatzeen Eskolako hiruetako bakoitzean dauden 110en ordez, 55 baino ez. Beraz, ikasleen arteko tartea 1,5 metrokoa izango da.

Ikasle taldeek erabiltzeko prestatutako geletako jarduna baldintza orokorretan garatuko da. Aldez aurretik erreserbatu beharko dira aretoak, 24 ordu lehenago.