Berriro ere ohiko zerbitzua Dbus-en

0

COVID-19aren ondoriozko egoeragatik egindako doikuntzen ondoren, Dbus ohiko zerbitzua ematen hasi da berriro, pandemiaren aurreko ordutegietara bueltatuta (L39-Urgull linea ez da ibiliko eta L16-Igeldo linea 30 minutuko maiztasunaz ibiliko da).

Gautxori zerbitzuei dagokienez, gaueko aisialdia mugatuta dagoenez, zerbitzu horien azkeneko irteerak 01:30ean izango dira beranduenez, hurrengo agindua arte.

Era berean, Dbusek jarraitzen du egunero flota guztia eta instalazio guztiak erabat garbitzen eta desinfektatzen, erabiltzaileei zerbitzu segurua eskaini ahal izateko, COVID-19ari aurre egiteko protokoloengatik eskuratu duen AENOR ziurtagiriaren bermearekin