Donostiako Emakumeen Etxea berriz ere ireki da

0

Uztailean goizez eta aldez aurretik hitzordua eskatuta ireki zen, eta abuztuan itxita egon ondoren, Emakumeen Etxea berriz ireki da, eta ohiko ordutegia berreskuratu du, 10:00etatik 21:00etara. Gainera, ireki dira 2020-21 edizioko ikastaro berrietarako izen-emateak.

Bizi dugun osasun egoera dela eta, programazioa diseinatzerakoan kontuan hartu da edukiera murriztea eta erabiltzaileen eta langileen segurtasunerako neurriak hartu dira. Eskainitako plazak, beraz, beste batzuetan baino gutxiago izango dira. Hona hemen neurri batzuk:

– Maskara nahitaez erabiltzea
– Edukiera murriztea
– Pertsonen arteko distantzia errespetatzea, metro eta erdi gutxienez.
– Sarreran, garbitu eskuak gel hidroalkoholikoa erabiliz, eta guztion eskura jarri.
– Emakumeen Etxean jarritako seinaleak errespetatzea.