Donostiarrentzako jardunaldi irekia 2021erako ordenantza fiskalen berri emateko

0

Iraileko Udalbatzarraren gai zerrendan sartuko diren Gobernuaren eta alderdi politikoen egitasmo eta arau proposamenen berri eman da gaur.

Herritar guztientzat irekia izan da bilera hau eta Udaletxean egin da, Udalbatzan. Bilerak 90 minutuko iraupena izan du. Sarrera librea izan da aforoa bete arte.

Ordenantza fiskalen proiektua Ogasuneko eta Finantzetako Zinegotzi ordezkari Jaime Dominguez-Macayak aurkeztu du, eta Arau proposamenak udal alderdi politikoen ordezkariek.

Gaia azaldu eta gero, denbora tarte bat izan da galde-erantzunetarako.