Euskara ikasteko matrikulazio kanpaina zabalik Donostian

0

Donostiako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, eta hiriko euskaltegi eta zentro homologatuek dei egiten diete euskara ikasi nahi duten donostiarrei. #euskaldunízate da irailean zabalik egongo den matrikulazioa sustatzeko erabilitako leloa.

Jon Insausti Kultura eta Euskara zinegotzi ordezkariak egindako aurkezpenean adierazi duenez, «#euskaldunízate leloak laburbiltzen du herritarrei helarazi nahi diegun mezua, euskaraz zein gaztelaniaz: euskaraz euskaldun izatera gonbidatzen du; eta gaztelaniaz euskara ikastera, euskalduntzera».

Gaur egun bizi dugun larrialdi-egoera dela eta, komunikazio digitalaren beharra areagotu egin baita, bultzada berezia emango zaio mundu digitaleko kanpainari. Hain zuzen ere, sare sozialetan: #euskaldunízate traolarekin bultzatu nahi da kanpaina sarean.