Garbigune mugikor bat Barakaldoko Retuertoko kioskoaren plazan

0

Birziklatze-lanak herritarrei erraztu eta hurbiltzea: hori du Bizkaiko Foru Diputazioak Garbiker-en bitartez prestatu duen Garbigune Mugikor berriak helburu. Gaurtik irailaren 11ra, iaz Lutxanara iritsi zen instalazio bera, Retuerto auzora egin du bisita. Garbigune mugikorra kiosko plazan dago.

Bi edukiontzi mugikorrez dago osatua, eta udalerriz udalerri ibiliko da etxeetako hondakinak biltzen, ekimenari atxiki zaizkion herrietan barrena. Horien artean da Barakaldo.