Magallanes-Elkano espedizioaren bizikleta-ibilbidea aurkeztu da

0

Joan den ostiralean Euskal Itsas Museoan, Donostiako portuan, asteazkenean Getarian hasiko den Magallanes-Elkano espedizioaren bizikleta-ibilbidea aurkeztu zen.

Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburuordearekin batera, Jon Irurzu Elkano Fundazioaren zuzendaria eta Josu Iztueta abenturazale gipuzkoarra eta “Nairobitarra” busaren gidaria dena ere izan ziren. Azken bi hauek , datorren asteazkenean Getariatik aterako den sei laguneko taldeko kideak dira.

Magallanes-Elkano espdizioa bizikleta-ibilbide bat da, Getariatik hilaren 9an aterako dena eta Sevillara, hilaren 19an iritsiko da, 1.200 kilometro egin ondoren eta lau erkidego zeharkatu ondoren: Euskadi, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa eta Andaluzia.

Iaz, “Pottoka” bela-ontzian egindako Getaria-Sevilla ibilbidean bezala, oraingoa ez da bizikleta-ibilbide bat soilik izango, ez da kirol-ekitaldi bat, ezta oroitzapen-proposamen bat ere. Elkano Fundazioaren lan-filosofiari jarraituz, ibilbide honen bidez, agertoki bat eta baldintza batzuk jarri nahi dira egungo gizartea munduari lehen aldiz itzultzearekin lotzen duten zenbait gairen inguruan hausnarketa kolektiboa egiteko; esate baterako, zirkunnabigazioaren ondorioak, 500 urte horiei irekitako ikuspegitik; itsasoaren eta planetaren jasangarritasuna; kultura-aniztasuna; sakrifizioaren balioa; eta aldaketara egokitzea.

Bidaia munduan zeharko lehen itzuliarekin eta orduko beste espedizio batzurekin zerikusia duten 30bat herritik abiatuko da: Zumaia, Itziar, Deba, Ondarroa, Lekeitio, Bermeo, Erandio, Barakaldo, Bilbo eta Balmaseda, Euskadin; Valle de Mena, Espinosa de los Monteros, Burgos, Palentzia, Valladolid, Simancas, Tordesillas, Medina del Campo eta Avila, Gaztela eta Leonen; Toledo, Talavera eta Viso del Marqués, Gaztela-Mantxan; eta Jerez de la Frontera, Cadiz, Sanlucar de Barrameda eta Sevilla, Andaluzian.

Helburua bidearen prozesu guztia dokumentatzea da, prozesua bera ezeze, emaitzarekin Elkano Fundazioa ikusentzunekoa eta liburu bat ekoiztuko dituelako ibilbidean landutakoa gizartearekin partekatzeko.

Sanlucar de Barramedara iritsi eta hurrengo egunean hamar eguneko esperientzia hau Sevillako Giza Berrikuntzarako Nazioarteko kontresuan aurkeztuko da. Ehun urteurreneko testuinguruan, kongresu hau 2022an Sanlucarren ospatuko da eta Elkano Fundazioa lanean ari da Gipuzkoara ere ekartzeko.