Zabalik da dagoeneko Barakaldoko Mentor Gelako doako ikastaroetarako izena emateko epea

0

Juan Antonio Pizarro Barakaldoko Udaleko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloko zinegotziak gaur iragarri duenez, Mentor ikasgelako ikastaroen matrikulazio epea ireki dute berriro. Arautu gabeko online prestakuntza da, malgua eta tutoretza-laguntza pertsonalizatua duena. Helduei zuzenduta dago, eta ikastaro-katalogo zabala du, barakaldarrek beren gaitasun pertsonalak eta profesionalak zabaltzeko aukera izan dezaten.

Matrikula aurrez aurre egin daiteke Udaleko Garapen Agentziaren egoitzan, Inguralden (Aldapa kalea 3a), eta baita online ere. Interesatuek Iratxe Larrauri gelako administratzailearekin harremanetan jar daitezke barakaldo@aulamentor.es helbide elektronikoan eta 944 789 527 telefonoan, edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago lortzeko.

«Ikastaro hauek oso baliagarriak dira bai langabezian daudenentzat, bai lanean ari direnentzat eta prestatzen jarraitu nahi dutenentzat. Gainera, ikaskuntza-erritmora eta ikasleen egokierara moldatzendira, sistema guztiz malgua baitute, eta ez dute inolako ordutegi edo eperik «, azaldu du Juan Antonio Pizarrok, eta gogorarazi du ikasturtea amaitzean aprobetxamendu-ziurtagiri bat ematen dutela.

Mentor gelan askotariko gaiei buruzko ikastaroak eskaintzen dira, hala nola informatika, diseinua eta autoedizioa, giza baliabideen kudeaketa, zergak, merkataritza, ostalaritza, turismoa, kultura-zerbitzuak, enpresa txiki eta ertainak (ETEak) sortzea eta administratzea, eta abar.