Athleticek bi partida jokatuko ditu Sevillaren aurka irailaren 18an

0

Athletic Clubek Sevilla FC izango du aurkari irailaren 18an 17:30ean eta 19:30ean jokatuko diren lagunarteko bi partidatan. Horrela, talde zuri-gorriak Ligako 2. jardunaldiko Bartzelonaren aurkako partida atzeratu ondoren, UEFA Europa Leagueko Txapeldunaren aurka jokatuko du norgehiagoka bikoitzan.

Bi partidak Pinatar Arena Football Centerren izango dira, San Pedro del Pinatarren (Murtzia), eta ateak itxita izango dira.