Athleticen garaipena Alavesen aurka Lezaman

0
PRUEBA

Athleticek 2-1 irabazi zion Deportivo Alavesi Lezaman jokatutako lagunarteko partidan. Muniainek, penaltiz, eta Morcillok sartu zituzten zuri-gorrien golak. Lehoien denboraldi-aurreko lehen garaipena.

Partida Kodrok buruz izandako aukera batekin hasi zen, Villalibrek erdiratu ondoren. Hala ere, Joseluren eta Lucas Perezen presentziak arazoak ekarri zituen eta Balenziagak marratik atera zuen aurrelari galiziarraren jaurtiketa bat.

Pixkanaka, lehoiak nagusituz joan ziren zelai erdian, baloiaren zirkulazio lasaiaren bitartez. Gaizka Garitanoren mutilek aurrea hartu zuten markagailuan 28. minutuan, Luengori egindako penaltia baliatuz, Morcillok kornerra atera ostean. Muniainek, orain arte udako golegile zuri-gorriak, ez zuen hutsik egin.

Ezkietak Joseluren erasoa gelditu zuen, eta jarraian, 35. minutuan, Morcillok Alavesen pase txar bat harrapatu eta Siveraren aurrean jarri eta gero, lehoi gisa bere lehen gola sartu zuen.

Machinen taldeak aldea murriztu zuen 47. minutuan Deyversonen burukada bikainari esker. Bigarren zatia oso orekatua izan zen, bi ateetan aukera handirik gabe. Eta lesiorik gabe, garrantzitsuena.