Bilboko Udalak 2020/2021 ikasturteko kultura, berdintasun eta aisialdi eta kirol tailerretan izena emateko epea ireki du

0

Bilboko Udalak gaur irailaren 8an, asteartea, ireki du 2020/2021 ikasturteko kultura, berdintasun eta aisialdi eta kirol tailerretan izena emateko epea.

Eskaera epea irailaren 18an amaituko da. Ikastaroetarako izapideak Udalaren web orriaren bitartez egin ahalko dira, hemen: www.bilbao.eus. Interesdunek, argibide gehiago behar izanez gero, 94 4010 010 edo 010 telefonoetara deitu ahal dute, edo Ikastaroen eta Tailerren 2020-2021 Gidan begiratu.

Irailaren 24an, ostegunarekin, lekuak esleitzeko zozketa izango da, eta matrikula irailaren 30etik urriaren 14ra arte egin ahalko da.

Betiko moduan, ikastaro eta tailer hauek Bilboko 8 barrutietako udaltegietan egingo dira, eta Urian erroldatuta egon beharra dago, eta adin nagusikoa izan, parte hartu nahi izanez gero. Pertsona bakoitzak, gehienez ere, bi udaltegitarako eta bi tailerretarako eman dezake aldez aurretik izena, kulturaren arlokoak eta aisialdiaren eta kirolaren arlokoak badira, eta, aldiz, bakarrerako, berdintasunaren arlokoak badira.

Osasunari buruzko ikastaro batean izena emateko irailaren 2an hasi zen eta irailaren 14ra arte izango dute epea (astelehena).