Bilboko Udalak Erastop/Agrestop aplikazio mugikorrari eskaini dio udal informazio buletinaren alea

0

Bilboko Udala InfoBilbao udal informazio-buletinaren ale berri bat postontzietan sartzen eta banatzen hasi da, dagoeneko 23.000 deskarga baino gehiago dituen EraStop / AgreStop sexu-erasoen aurkako aplikazio mugikorrari buruz.

InfoBilbao berri honen 150.000 ale banatuko ditu guztira, gehienak etxez etxe, postontzietan sartuta, eta gainontzekoak udal zentro eta ekipamenduen sarearen bitartez (Udaltegiak, kiroldegiak, liburutegiak…). PDF formatuan ere eskura daiteke bilbao.eus webguneko “Udalaren argitalpenak” atalean.

2009az geroztik, Bilboko Udalak indarkeria matxista prebenitzeko eta horren aurka sentsibilizatzeko estrategia bat dauka, eta horrexetan parte hartzen dute Udaleko Berdintasun, Gizarte Ekintza eta Herritarren Segurtasun sailek.

Udal estrategia honek hainbat ekintza, zerbitzu eta baliabide ditu emakumeak indarkeria matxistaren aurka artatu eta ahalduntzeko, baita komunitate zein gizarte-hezkuntza mailako programak eta tailerrak ere, prebentzioa eta sentsibilizazioa adin-tarte guztietan sustatzeko, bereziki gazteengan eta 65 urtetik gorakoen artean.

Zeharkako ekimen gisa, Bilboko Udalak EraStop / AgreStop aplikazio mugikorra ere eskaintzen du. Honi esker, erasoren bat gertatuz gero, Udaltzaingoari jakinarazi ahal zaio zuzen-zuzenean, telefonoz detu beharrik gabe.