Bilboko Udalak garapenerako lankidetzako 49 proiektu diruztatu ditu

0

Bilboko Udalak 2020. urterako Garapenerako Lankidetzarako diru-laguntzak onetsi ditu, 49 proiektu onartuz, eta 2.292.395 euroko diru sail bat bideratuz haietarako.

Udalaren deialdi honetara irabazi-asmorik gabeko 58 entitate aurkeztu dira, eta 76 proiektu proposatu dituzte (2019an baino % 10 gehiago): horietatik 50 inguru onartu dira, hau da, guztien arteko % 64.

Bilboko Udalak berretsi egin du munduko garapena finantzatzeko hartuta duen konpromisoa, eta, hori dela eta, Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko zinegotzi ordezkariak adierazi hau adierazi du: “ez dira austeritaterako uneak; aitzitik, inbertsioei lagundu behar zaie, krisia hemen nahiz mundu osoan gainditzen lagunduz. Nazioarteko elkartasuna erantzukizun partekatua da, ezinbestekoa planetaren etorkizuna bermatuko bada».

Izan ere, Urtasunek adierazi duenez, “Bilbok eutsi egiten dio bere konpromiso humanitarioari, eta indartu egin ditu garapenerako lankidetzako eta nazioarteko elkartasunezko bere politikak, planeta zafratzen ari den izurri hau eta beste batzuk ezabatzeko. Denok onik izan arte, ez da inor onik izango. Elkarrekin baino ez gara aterako, mundu osoan ekinez”.