BLV-ART programak performanceak, antzerkia, dantza eta Bilbo Zaharreko sormen galeria eta espazio berrietara bisita gidatuak antolatuko ditu

0

Bilbo Zaharra auzoa, kaleak eta espazioak izango dira, behin ere, BLV–ART programako proposamenen agertokiak. Programa, Bilboko Udalak antolatu du, auzoko kultura-eragile publiko nahiz pribatuekin elkarlanean. BLV–ART Kulturaren aldeko Plan Auzokizuna 2020an kokatzen da, auzoa osorik garatu eta birgaitzeko elementu dinamizatzaile gisa.

Edizio berri hau irailaren 10etik 20ra izango da, ostegunetik igandera, eta hainbat proposamen izango ditu: performancea, antzerkia, dantza eta jarduera bereziak, besteak beste, galerietarako bisita gidatuak eta inguruko sortze-guneak.

BLV–ART hilaren 10ean, ostegunean, Bilborock-en 20:00etan hasiko da Societat Doctor Alonso “Andrei Rublev- versión radiofónica konpainia katalanaren performancearekin, Euskadin estreinatuko dena. Pieza honetan, soinu-espazioak garrantzi handia du: soinu-geruza guztiak sakon aztertzen dira eta Tarkovskyren eta haren inguruaren musika eta audioak gehitzen dira.

Irailaren 11n, ostirala, 20:00etan, BilbaoArten, Angela Millano koreografo eta performerrak “Tommy” performancea partekatuko du. Performance hori berriro dantzatzeko eta ez gelditzeko nahitik abiatzen da, eta beste gorputz batzuk aipatzeko moduak ikertzen ditu, norberaren gorputzean azaleratuz. Dantzan Bilaka 2019k babestu zuen ikerketa-proposamena da.

Asteburuan bi proposamen izango dira: bata larunbatean, hilak 12, 19:00etan, Berreginen Museoan, eta bestea igandean, Bilborock-en 19:30ean.

Berreginen Museoko hitzordua Las Bastardas taldearen eskutik etorriko da. Duela 5 urte sortu ziren Histeria Kolectiboaren babesean, sormen, esperimentazio, ezagutza, haustura, gorputz, kritika, amorru eta komunio artistiko eta politikoak bultzatzeko. Haren “Con+Sumo + Gusto” proposamena erabateko estreinaldia da, eta jende guztiarentzat dago diseinatuta.

Astea ahalik eta ondoen itxiko da, swing, mambo, calypso eta 50 hamarkadeko rock ‘n’ rollaren erritmoarekin, eta umore handiz, Juana Geyser-ek eta La Imaginaria banda musikalak irailaren 13an, 19:30ean Bilborocken aurkeztuko duten antzerki-musika-performanceari esker.

BLV–ART 2020ren azken txanpak irailaren 17an, osteguna, jarraituko du La Dinamikako (Eguzki Zubia) ‘3er acto’ antzerki-zale guztientzako proposamen bereziarekin. ‘3er acto’-rekin aktore baten kamerinora joango gara funtzio bat egin ondoren. 57 urteko emakumea da, eszenan 35 urte dituen aktorea. Kamerinoaren intimitatetik odisea erakusten digu, jardunean jarraitzeko, eta nola ikusten duen bere gainbehera profesionala, dena delako: emakumea, adinekoa eta artista. Emanaldia 20:00etan hasiko da Bilborocken.

Hurrengo egunean Berreginen Museoak dantza garaikidearen proposamena jasoko du 19:30ean eta 20:00etan. Saio honetan, Blanca Arrieta koreografo beteranoak bi subjektu erakutsiko dizkigu, baita keinuaren bidez eboluzionatuko duen elkarrizketa mutua ere. “Las Sillas” da “Argh!” lan osoaren hasierako zatia. Okupatzen dugun lekua egonean, arnasten eta jolasten da, jakinik errepikatzen dena beti modu desberdinean esperimentatzen dela. Imajinatzeko eta sentitzeko, mugitzeko eta, hortik, loturak sortzeko denbora eta espazioa aldarrikatzea.

Irailaren 19an, larunbata, LOKKE/ Olatz de Andresen txanda izango da, Doppelgänger proiektuarekin. Proiektu hori espazio ez-konbentzionaletarako pieza ibiltari batzuetatik abiatzen da, eta bi ideia eta denboraren eraldaketa ditu ardatz. BLV-ARTen “Doppel-Leo” aurkeztuko da, eskulturatik ekintzara joatean mugitzen diren bi gorputz kamuflatu eta urtzen dituen kapsula koreografikoa. Bi sarrera izango dira: lehena 19:30ean eta bigarrena 20:00etan Berreginen Museoan.

BLV–ART programaren edizio berri honen amaiera hirukoitza izango da. Alde batetik, Larutan Danzak eta Input Danzak Bilbo Zaharreko Plaza hartuko dute igandean, hilaren 20an13:00etan, Larutan “Out of the blue” lana erakutsiko du. Dantza fresko eta dibertigarria da, eta askatasunez dantzatzeko, mugitzeko, deskonektatzeko eta errutinazkoarekin hausteko plazeraz gozatzeko beharretik sortzen da, ikusleek goza dezaten.

Ordu erdi geroago, 13:30ean, Input-ek “Imperfectas” dantza-pieza partekatuko du; errealitate zentzugabea eta zintzoa erakusten du, maitasunez eta onarpenez betetako mundua, proba- eta akats-espazioa, jolas-lekua.

Amaitzeko, Fusionarte Actividad Artística Sensorial-ek “Sin piel” eramango du Berreginen Museora. Erabateko estreinaldia da, zentzumenezko arte-jarduera bat (15 minutu) eta mahai-ingurua dituena. Bi emanaldi izango ditu: bat 12:30ean eta bestea 13:30ean. “Sin piel” Juanaren intimitaterako gonbita da. Bere historia ezagutu nahi duenarentzat irekitako gune sakona. Gorputza kanpoko emozioetatik isolatu nahi duen emakume baten barrurako bidaia emozionala.

Jarduera guztiek sarrera librea izango dute leku-kopurua bete arte, eta informazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke: bilbaokultura.eus.