Barakaldoko Haur Eskolek ateak zabaldu dituzte

0

Hasi da 2020-2021 ikasturtea, Covid-19ak eragindako pandemiaren behar berriei aurre egiteko guztiz prestatutako instalazioekin: garbiketa indartuta; eskola-umeak espazio zabalagoetan, segurtasun-distantziari eusteko; neurri desinfektatzaileak eta abar. Amaia del Campo alkateak gaur goizean aurkeztu ikasturtearen hasiera, Jorge Diaz Haur Eskoletako zuzendariarekin batera.

Barakaldoko Udalak hiru haur-eskola ditu. Bata Artegabeitian, bestea Llanon eta azkena Urbanen. Aurten, matrikulazioa, alarma egoerak eten behar izan zuena, Barakaldoko Haur Eskoletako kide izan nahi zuten familia guztiei lekua utziz amaitu da, eta, beraz, ez dago itxaron zerrendarik. Eskolek 180 plaza baino gehiago dituzte 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat. Zehazki, Arteagabeitako udal-eskolak 0 eta 3 urte bitarteko 101 ikaslerentzako lekua du; Llanok eta Urbanek, berriz, 0 eta 2 urte bitarteko 41 ikasle har ditzakete.

«Udal instalazio hauekiko jendearen konfiantza nabaritzen jarraitzen dugu. Horregatik sentitzen dugu inoiz baino ilusio handiagoa geure eskoletako ateak berriro irekitzeko. Eta desberdina izango dela dakigun ikastaro berezi bati aurre egiteko egiten dugu. Horren ondorioz, hainbat egokitzapen egin behar izan ditugu matrikulatutako adingabeen eta eskoletako irakasleen segurtasuna bermatzeko, baina Barakaldoko Haur Eskolen ezaugarri izan den zerbitzuaren kalitatea murriztu gabe «, adierazi du Amaia del Campo alkateak.