Barakaldon euskara ikasteko emante dituen laguntzak eskatzeko epea

0

Euskara ikasteko laguntzen deialdi berria jarriko du martxan Barakaldoko Udalak datozen asteotan; ekimen horrekin udalerrian euskara ikastea bultzatu nahi da. Horretarako, Barakaldoko Udalak 40.000 euroko aurrekontua du, eta 2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean euskara-ikastaroren bat egin duten herritarren artean banatuko du.

Euskara ikasteko laguntzak eskatzeko epea irailaren 28an, astelehena, irekiko da eta urriaren 9ra arte, ostirala, egongo da zabalik. «Laguntza horiei esker, HABEk homologatutako edozein euskaltegitan euskara-ikastaroren bat egin duten barakaldarrek matrikula-gastuen % 60, % 80 edo % 100 berreskuratzeko aukera izango dute, kasu bakoitzaren arabera», adierazi du Iratxe Foces Euskara zinegotziak.

Laguntza-deialdiari buruzko informazioa (eskabide-eredua, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta abar) udalaren www.barakaldo.eus eta euskara.barakaldo.eus web-orrietan dago eskuragarri.

Egungo pandemia dela eta, eskaerak telematikoki aurkeztea gomendatzen da, Barakaldoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Horretarako, identifikazio elektronikoren bat eduki beharko da, B@kQ motakoa, zeina doan eta aurrez hitzordurik gabe eskatu ahal izango baita Herritarren Arretarako Zerbitzuaren (HAZ) udal-bulegoetan.

«Garrantzitsua da azpimarratzea laguntzak aurrez aurre eskatzea aukeratuz gero, nahitaezkoa dela aldez aurretik hitzordua eskatzea», gogorarazi du zinegotziak. Horretarako, 94 478 92 00 telefonora deitu behar da.

«Laguntzak eskatzera animatu nahi ditut barakaldarrak, gure kaleetan euskararen normalizazioa eta erabilera bultzatzeko», esan du Fozesek.