Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Aurrera Kultura Bonuaren 26.800 ale kaleratuko ditu

0

Bizkaia Aurrera Kultura Bonua Kutxabanken webgunean eta bere sarrerak erosi eta jasotzeko terminalen sarean eskuratu ahal izango da 2020ko irailaren 14tik (12:00tan jarriko dira salgai) 2021eko maiatzaren 24ra bitartean. Bi bonu mota dira, 15 eta 25 euroan salgai jarriko direnak eta 40 euroko balioagatik trukatuko dira. Bonu hauek irailaren 14tik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean erabili ahal izango dira soilik programari atxikitako establezimenduetan. Ekimenak Kutxabank eta CECOBIren laguntza jaso du.

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Aurrera Kultura Bonua izeneko  26.800 bonu jartzen ditu salgai irailaren 14an 12:00tatik Aurrera sektoreak bizi dituen une zail hauetan kulturaren kontsumoa bultzatzeko. Bizkaia Aurrera Kultura Bonua Programaren bidez Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak kultur produktuen erosketa sustatuko du, euskarri guztietan. Bizkaia Aurrera Kultura bonuak (BAKB) Kutxabank finantza-erakundearen bidez jarriko dira salgai eta erabiltzaileek Bizkaian hainbat kultur produktu erosteko aukera izango dute.