Donostia Kulturak bere 30 urteko historiako udarik ezohikoena itxi du

0
PRUEBA

iru hilabetez jarduerarik gabe egon ondoren, ekainean, Donostia Kulturak aurrea hartu zion bere espazio eszenikoak berriro irekitzeari, liburutegiez eta San Telmo Museoaz gain. Helburua kulturaren eta aisiaren sektoreari laguntzea zen, argi eta garbi zaila zen egoera bati aurre egin behar baitzion. Hala ere, segurtasun-neurriak betez, hainbat ekitaldi egin dira gure hirian kultura sustatzeko.

Eta, funtsean, dagozkigun tresnekin egin ziren, batetik, arte-sorkuntzaren kontratazioarekin, eta, bestetik, kultura-zerbitzuen eskaintzarekin. Hala, uztailean eta abuztuan, Donostia Kulturak 1.400.000 euro bideratu ditu programaziora, jakinik inbertsioaren euro bakoitzak tokiko ekonomiara isuritako 2,5 euro ematen dituela.