Donostiako Gabonetako Azokan postu bat lortzeko azken eguna

0

Bihar arteko epea ezarri du Donostia Sustapenak Gabonetako 38 etxola edo 4 “food truck”-etako bat lortzeko eskaera aurkezteko. Frantzia pasealekuan eta Urumea plazan jarriko dira etxolak, Santa Katalina eta Maria Kristina zubien artean.

Gabonetako Azokako erakustokietako bat lortzeko, telematikoki aurkeztu behar da eskaera, www.donostiagabonetakoazoka.eus webgunearen bidez edo Donostia Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus ). 2020ko irailaren 15en 19:00ean amaituko da epea.