Emakume bati lepoko katetik tinka eginez lapurtzeagatik atxilotua

0

Barakaldoko erdiguneko kale batean, emakume bati lepoko katetik tinka eginez lapurtzeagatik atxilotu zuen lehengo astean gizon bat Barakaldoko Tokiko Poliziak. Udaleko Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloak aditzera eman duenez, indarkeriaz edota beldurraraziz lapurtzeko delitua egotzi diote CRTP inizialak dituen atxilotuari.

Goizeko 10:00ak aldera gertatu zen, emakumea erosketak egitera zihoala. Atxilotua atzetik etorri eta katetik tinka egin ziola gogor kontatu du biktimak. Azkenean katea apurtu egin zen, eta sekulako mina eman zion lepoan. Segituan egin zuen ihes gizonezkoak.

Baina, bertan zeuden lekukoek Tokiko Poliziari deitu, eta handik minutu gutxira agertu zen gertakarien lekura; hantxe izan zuten lapurraren ezaugarri fisikoen berri, eta bertan artatu zuten emakumezkoa.

Herritarren laguntzari esker, segituan atzeman zuten agenteek lapurra.  Handik hurbil dagoen saltoki batean aurkitu zuten, han ahalegindu baitzen polizia ikustean gordetzen, saltokiko salgaiak erabiliz.

Edonola ere, ez zuen lortu dendatik ihes egitea, eta atxilotutakoan, biktimak berak eta lapurretaren lekukoek identifikatu egin zuten. BGGGainera,  zapatiletako batetik atera zuen atxilotuak lapurtutako katea, eta horrenbestez, argi dago bera izan zela delitu egilea. Lepoko mina eta  sentsazio zapaltzailea eta torax erdiko mina zuela eta, emakumea artatu behar izan zuten.