Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak bart Pikara Magazineren Bilboko egoitzak jaso duen eraso matxista salatu du. Izan ere, aldizkari feministaren egoitza aurkako pintada matxistekin agertu da eta era honetako laugarren erasoa izan da 2020 urtean, Kazetarien Euskal Elkargoak eta Elkarteak komunikatu dutenez.
Sailburuak Pikara Magazine egiten duten lankideei euren lanaren aldeko errespetu osoa eta elkartasuna adierazi die, eraso matxista berri honen aurrean.
Gainera, eraso honek “aske informatzeko eskubideari” ere oldartu egiten diola gaitzetsi du.