Donostiako Udaleko lankidetza atalak, Euskal Fondoak eta Aieteko Kultur Etxeak Irailaren 11tik urriaren 31ra Kultur etxe honetan ikusgai izango den ‘Exodoa hondakinak aterpe’ erakusketa eta dokumentala aurkeztuko dituzte.
Andoni Lubakiren 40 argazkiren bildumak Siriako kurduek egun pairatzen duten zigorra islatzen dute:gerra frontea, mamu herriak, errefuxiatu eremuak, iheslariez jositako eskolak,hiletak…argazki hauek ezinbesteko tresna dira errealitate gordin hori ulertzeko.
Karlos Zurutuzak zuzendutako dokumentalak Fatma 22 urteko neska unibertsitarioaren istorioa kontatzen du. Afringoa da, baina etxetik kanpo bizi da Turkiak bere herria suntsitu eta okupatu zuenetik 2018an. Bere bizitza berrabiarazten ari zela, Ankarak beste eraso bat bideratu du Fatma orain bizi den eskualdean. Kurdu gazteak artean bilatu du ihesbidea.
Iragan urrian, Turkiak bere azken erasoaldia burutu zuen Siriako kurduen kontra. Bake-iturria izeneko operazioak airetik bidali zituen dronak eta bonbak, eta lurretik jihadista andana. Garbiketa etnikoaren beste atal bat, denboran zehar garatzen ari dena; azken biktimak, ehunka hildako eta 200.000 iheslari.
Karlos Zurutuza: Karlos Jot Down aldizkariko Nazioarteko burua da baina Euskal Herriko zein atzerriko zenbait hedabiderentzat ere egiten du lan. 2009an Nawab Bugti Reporting Award saria jaso zuen Londresen eta 2012an Argia Saria eta Rikardo Arregi Saria. 2016an Photographic Social Vision Ikerketa Kazetaritzako Beka eskuratu zuen. 2019an finalista izan zen nazioarteko Prix Plumes Libres sarian. Hainbat kronika libruruen egilea ere bada Karlos.