Hondarribiko Udala hiriko ikastetxeekin elkartu eta bere eskariak erantzuten ari da

0

2020-2021 ikasturte berezi honen aurrean, Hondarribiko Udala herriko ikastetxeekin lankidetza berezia mantentzen ari da. Hala esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Pasa den astean, hiriko ikastetxeetako zuzendariekin bilera egin genuen Udaletxean. Alkateaz gain  Juan Luis Silanes Hezkuntza zinegotzia ere egon zen bertan. Hasi berria dugun ikasturte berezi honetan ikastetxeek dituzten beharrak entzun genituen, eta lankidetza bat mantentzeko beharra argi erakutsi genuen” dio Sagarzazu Alkateak.

“Haseratik esan genien Udala laguntza eskaintzeko prest dagoela, eta Hondarribiko 2200 neska eta mutilei bere baldintzetan eragiten laguntzeko gaudela. Bileraren balantze positiboa egin beharrean nago, eta lankidetza hori bere fruituak ematen ari dela esan behar dut. Halere, argi esan behar da ere Udala ez dela Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, eta Hezkuntzako eskumenak Jaurlaritzarenak direla”.

“Ikastetxeetatik egin zaizkigun eskaerak desberdinak izan dira. Alde batetik, ahal dugun neurrian Udaltzaingoaren laguntza eskatu zaigu, zenbait aparkaleku erretiratu eta irisgarritasuna errezteko, edota Ama Guadalupekoak Hondartza Kiroldegiko kanpoko pista erabiltzeko jarduera fisikoak garatzeko adibidez. Talaia Ikastetxetik zenbait hesiren eskaria egin digute, eta Udaletik eskaera horiei erantzuna eman diegu jadanik” gehitu du Sagarzazuk.

“Gauden egoeran egonda, ikasturte oso berezia izango dela argia da, eta Udaletik prest egongo gara gure herriko neska eta mutilen baldintzetan eragiten laguntzeko, ikastetxeekin batera” amaitu du Sagarzazuk.