Jokin Bildarratzen eta Gorka Urtaran EUDELeko elkarteburuaren arteko bilera

0

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eta Gorka Urtaran EUDELeko elkarteburuak bilera izan dute Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Gasteizen. Bilerak jarraipena eman dio Hezkuntza Sailak eta EUDELek izan duten elkarrizketa instituzionalari, zeina indartu egin baita Euskadiko Babes Zibileko Planaren aholku-batzordearen esparruan.

Legegintzaldi berriko gobernua eratu ondoren egindako lehen topaketa honetan, Eusko Jaurlaritzaren eta udalen arteko lankidetza eta koordinazioa indartzeko deia egin dute Bildarratzek eta Urtaranek, ikasturte honetan aurrez aurreko hezkuntza-jarduera bermatzeko. Ildo horretan, biak bat etorri dira erakundeen lankidetza hori EAEko udalerri guztietarako irizpide eta jarduera-jarraibide komunetan oinarrituta garatu behar dela esatean.

Helburu partekatu horretatik abiatuta, bileran alkateen intereseko hainbat gai aztertu dira ikasturte hasiera honetan. EUDELek azaldutako gaietako batzuk honako hauek dira: ikastetxeetan garbiketa-zerbitzua emateari dagozkionak (udal-eskumena baita hori), Osasun eta Hezkuntza Sailen neurri eta protokolo berriak, edo udalek aparteko neurri horiek aplikatzearen ondorioz sor daitezkeen gastuak.

Hezkuntza Sailak eta udalek kudeatuko dute udal-espazioen eskura jartzea, ikastetxeek Coviden eraginez une jakin batean beren hezkuntza-jarduera garatzeko behar dituzten beharrak aztertuz.

Jokin Bildarratz eta Gorka Urtaran bat etorri dira Hezkuntza Sailak egindako eskaerari Euskadiko udalek emandako aho bateko erantzuna eskertu eta balioetsi dutenean.