Realeko atletek emaitza onak lortu dituzte Madrilen

0
PRUEBA

Espainiako atletismo Txapelketa zoragarria osatu dute Realeko atletek Madrilen. Guztira, lau domina lortu dituzte: bi urre eta bi zilar.

Larunbatean, Odei Jainagak garaipena lortu zuen xabalina jaurtiketako proban eta igandean, 4×400 erreleboak lehen postua lortu zuen (Adrián Rocandio, Unai Mena, Gen Esteban San Millán eta Ibai Serrano). Horretaz gain, San Millanek bigarren lekuan amaitu zuen 400 metroko finala (46.70).

Eta txapelketa amaitu baino lehen, Mario Sillerok zilarra lortu zuen 10.000 metro martxan.