Sevillara abiatu da Magallanes-Elkano espedizioa bizikletaz

0

Magallanes-Elkano bizikleta-espedizioaren 500 urteurreneko irteera ofiziala irailaren 9an izan zen Getarian eta hilaren 19an iritsiko da Sevillara.

Ekitaldian, Getariako alkate Haritz Alberdik, Andaluziako Turismo sailburu Juan Marinek eta Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendari Goyo Zurrok parte hartu zuten.

Parte-hartzaileek egunero bataz beste 100 kilometro egingo dituzte eta EE.AA ezberdinak zeharkatuko dituzte: Zumaia, Itziar, Deba, Ondarroa, Lekeitio, Bermeo, Erandio, Barakaldo, Bilbao eta Balmaseda, Euskadin; Valle de Mena, Espinosa de los Monteros, Burgos, Palencia, Valladolid, Simancas. Tordesillas, Medina del Campo eta Ávila, Gaztela eta Leonen; Talavera de la Reina, Toledo eta Viso del Marqués en Castilla-La Mancha; eta Linares, Montoro, Córdoba, Palma del Río, Jerez de la Frontera, Cádiz, Sanlúcar de Barrameda eta Sevilla, Andaluzian.

Euskadin zeharko ibilbideak itsas-historia nabarmenduko du, bai itsasontziei dagokienez, bai Espezietako Uharteetara joan ziren hainbat euskaldunei ere.

Talde parte-hartzailea honakoek osatzen dute: Nacho Dean (Malaga, 1980) naturalista eta esploratzailea da, eta 2013 eta 2016 bitartean munduari bira oinez eman zion klima-aldaketa dokumentatzeko; Emilio Martín (Huelva, 1982), Duatloiko Munduko Txapeldun bikoitza 2012 eta 2015 urteetan. Ion Irurzun Elkano Fundazioko zuzendariak lagunduko die. Ibilbidearen etapa zehatzetan, talde nuklearrari beste pertsona batzuk gehituko zaizkio, kasuan kasuko erkidegotik datozenak; horrez gain, beren esperientzia hausnartu beharreko gaiei helaraziko dieten pertsonak elkarrizketatuko dituzte, prozesua aberasteko.

Elkano Fundazioaren lan-filosofiaren ildotik, ibilbide honek agertoki bat eta baldintza batzuk eskaini nahi ditu egungo gizartea munduari lehen aldiz itzultzearekin lotzen duten hainbat gairen inguruan hausnarketa kolektiboa egiteko, hala nola, nabigazioaren ondorioak, 500 urte hauei irekitako ikuspegitik; itsasoaren eta planetaren jasangarritasuna; kultura-aniztasuna; sakrifizioaren balioa; eta aldaketara egokitzea.

Gainera, Fundazioak bidearen prozesu guztia dokumentatuko du ikus-entzunezko bat eta gizartearekin partekatuko den argitalpen bat sortzeko.

Sanlucar de Barramedara iritsi eta biharamunean, hamar eguneko esperientzia hori Sevillako Berrikuntza Sozialaren Nazioarteko Biltzarrean aurkeztuko da. Mendeurrenaren testuinguruan, Kongresu hau Sanlucarren egingo da 2022an, eta Elkano Fundazioa lanean ari da Gipuzkoara ekartzeko.