Begoñako amatxuri eskaintza pribatua egin dio Athleticek

0

Athletic Clubek, gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeen bitartez, eta Aitor Elizegi buru izan den Zuzendaritza Batzordearen ordezkaritza batek, modu pribatuan egin dio eskaintza Begoñako Ama Birjinari, Bizkaiko zaindariari. Egoera berezi honetan, Covid-19aren arazoa dela eta, ez da ekitaldia publikoki deitu nahi izan jendetzarik egon ez dadin.

Iker Muniainek, Oscar de Marcosek, Mikel Balenziagak, Raul Garciak eta Iñaki Williamsek osatu dute gizonezkoen ordezkaritza. Emakumezkoetan, Angel Villacampa izan da, Garazi Murua kapitainarekin, Erika Vazquez eta Marta Unzuerekin batera. Ainhoa Moraza, hirugarren kapitaina, ezin izan da joan Espainiako selekzioarekin dagoelako. Joana Martinez eta Jorge Gomez dira presidenteari lagundu dioten zuzendaritzako kideak.

Jose Luis Achutegui Begoñako parrokoak egin du ekitaldia. Ziur aski, Kopa txapelketako tituluekin itzultzeko irrikan egongo dira gure jokalariak Begoñako Amatxurengana. Baina lehentasuna orain osasuna da, baloia mugitzen izatea baino askoz gehiago.