Estatutuak Erreformatzeko Batzordea San Mamesen

0

Estatutuak Erreformatzeko Batzordeak bi orduz baino gehiagoz izan du lehen bilera San Mameseko Ipar Eraztunean, hogeita hamar bat bazkiderekin. Lehen hartu-eman emankorra izan da, hobekuntza-planteamenduei buruzko iritziak trukatu dira, bai eta proiektuaz arduratzen den bazkideen organoak kontuan hartu dituen zenbait proposamen ere.

Mahaiaren gainean hainbat gai egon dira: bazkideen sarrera-kuotak, erreferendumen formak, kontsulta edo lotesle ereduak, batzarraren osaera eta konpromisarioekiko modeloa, sufragio unibertsala egiteko aukera, bilera telematikoak egiteko aukera, Klubaren Egunak bazkide-txartelean sartu izana…

Batzordea ideiak biltzeko prozesuan dago, eta datorren ostegunean San Mamesen bilduko da. Bazkideen parte-hartzean eragitea du helburu, eta proiektu hori zabalik egongo da jende guztiarentzat, Estatutu Erreforma aurkeztu arte.