Athletic Clubeko nesken garaipena lehen lagunartekoan

0
PRUEBA

Athletic Clubek 0-2 irabazi du bere denboraldi-aurreko lehen partida, Alavesen aurka, Basarten. Hauxe izan da hasierako hamaikakoa: Andrea de la Nava, Oihane, Naroa Uriarte, V.Gimbert, Marta Perea, Istillart, Valdezate, Eunate, Jone Ibáñez, Erika Vázquez eta Paula Arana.

Lehoiak ez dira eroso ibili hasierako minutuetan. Talde babazorroak goian estutu du eta baloiarekin irtetea kosta zaie Villacamparen neskei. 8. minutuan iritsi da lehoien lehena: Eunatek jokaldi bikaina egin du ezker hegaletik eta erdiraketa bere ate barrua bidali du Alavesen atzelariak. Berdinketaren bila joan da orduan talde gasteiztarrak eta bi jokaldi on izan ditu: Ane Mirenen bat eta Oihanek gol-marratik atera behar izan duen beste bat.

Harrobiaren ekarpena

Bigarren zatian Andere Leguina, Sierra, Nevado eta Monente sartu dira hasieratik.  62.ean gainera  Ane Elexpuru, Bibiane Schulze, Mariana Cerro, Alejandra Estefanía eta María Díaz ere sartu dira. Hala, zerrendan zeuden harrobiko 8 jokalariek jokatu dute gaurkoan. Hain zuzen ere, Mariana Cerrok eman dio goleko pasea Nevadori bigarren sartu dezan. Marta Pereak pase ona eman dio ere minutu batzuk geroago Paula Aranari, baina honek ez du gutxigatik sartu.  que a punto estuvo de  marcar.

Partida moteltzen joan da gutxinaka, baina markagailua ez da mugitu. Iragan ligako azken neurketatik hiru hilabete pasa direnean, Villacamparen neskak berdegunera irten dira berriro. Garaipena denboraldi-aurreko lehen partidan, urriaren 4an Deportivo Abancaren aurka jokatuko duen ligako lehen partida prestatze aldera.